Ohiko galderak
Nork jaso dezake akupuntura?
Jende asko joaten da akupunturara sintoma, gaixotasun edo osasun-baldintza espezifikoen ondorioz, eta tratamendu medikoekin osatzen dute. Beste batzuek akupuntura aukeratzen dute energia, osasuna eta ongizatea hobetzeko prebentzio-neurri gisa. Akupuntura oso lagungarria da egoera askotan
Segurua al da akupuntura haur, haurdun eta adinekoentzat?
Bai. Haurrek, oro har, oso ondo erantzuten diote akupunturari. Eta orratzekiko uzkur badira, teknika alternatiboak hauta daitezke, hala nola digitopuntura, moxibustioa edo aurikuloterapia.
Adinekoek onura handiak izan ditzakete beren baldintza kronikoetarako eta osasuna indartzeko.
Eta haurdunei asko laguntzen die akupunturak haurdunaldian zehar eta erditu ondoren ager daitezkeen sintoma eta ondoezetarako.
Sintoma edo osasun-baldintza bat baino gehiago heldu al ditzake aldi berean?
Bai. Teknikoki hitz egitean, Txinatar Medikuntzak desoreka-ereduak jorratzen dituela diogun arren Eta ez «sintomak/gaixotasunak». «Patroi» horiek da Txinatar Medikuntzako profesionalak galdera eta azterketa zehatz baten ondorengo lehen saioan ikusten duen koadro orokorra. Horrekin Pertsonarengan dagoen desdoitzearen/desorekaren sustraia bilatzen da, eta, beraz, sintoma edo gaixotasun horien zergatia.Horrek esan nahi du saio berean osasun-baldintza desberdinak landu daitezkeela.
Zenbat saio behar dira?
Hori pertsona bakoitzaren eta duen arazoaren araberakoa da.Normalean, astean saio bat egitea gomendatzen da. Tratamendu akutuek elkarren arteko distantzia txikiagoko saioak behar dituzte (astean 2 edo 3); aldiz, tratamendu kronikoetan, saio batetik bestera distantzia handiagoa egongo da (astean edo bi astetan saio 1). Ondoren, hilabetean saio 1 egitera iritsiko gara. Pertsona bakoitzak bere eboluzio-erritmoa ikusten du, eta horrek markatuko du saioen denbora eta jarraipena.
Zer sentitzen da akupuntura saioan?
Pertsona bakoitzak modu desberdinean sentitzen du akupunturaren eragina. Normalean, inurridura edo enbarazu puntualaren sentsazioa agertzen da segundo batzuetan desagertzen dena, eta, ondoren, gorputzeko eta buruko erlaxazioa sentitzen du. Inurridura edo enbarazu sentsazio hori da orratzak beren funtzioa betetzen ari direla ziurtatzen digun zeinuetako bat.
Eta orratzen beldur banaiz?
Akupunturan erabiltzen diren orratzak askoz finagoak dira orratz medikoak baino. Adibidez, odola ateratzeko erabiltzen diren orratzak 10 mm ingurukoak izaten dira; akupunturako orratzak 0,20 milimetro ingurukoak dira… eta batzuetan 0,16 milimetro ingurukoak! Aurrez esan bezala, askotan ez dira sentitu ere egiten.
Nolanahi ere, orratzen ordezko teknikak ere baditugu eskura, hala nola, moxibustioa, digitopuntura edo aurikuloterapia.
Zerbait egin behar al dut akupuntura saio baten aurretik?
Ez da ezer egin behar. Gomendatzen dena da janari-kantitate handirik (enpatxua) hartu berritan ez etortzea, edota ezta alkohola edan izanda ere. Izan ere, zenbat eta gutxiago kargatu organismoa, orduan eta eraginkorragoa da akupuntura.
Nolakoa da lehen kontsulta?
Normalean, Txinatar Medikuntzan oinarritutako galdeketa bat izaten da, pertsonaren egoera orokorra ezagutzeko eta desoreka-patroia bilatzeko. Ondoren, pultsua haztatzen da, mihia behatzen da eta, behar izanez gero, gorputzeko atal batzuk ere haztatzen dira. Haztapen eta behaketa horiek Txinatar Medikuntzaren diagnostikorako teknika zehatzak dira.
Horren ondoren, akupuntura saioa egiten da. Beharrezkoa bada, beste teknika osagarri batzuekin konbinatzen da, hala nola, moxibustioarekin, digitopunturarekin, aurikuloterapiarekin, bentosekin eta abarrekin.
Orratzak erabilera bakarrekoak al dira?
Profesional kualifikatuok behin erabiltzeko orratzak erabiltzen ditugu, aurretik esterilizatuta eta paketatuta daudenak. Horrek kutsatutako orratz batek gaixotasun bat transmititzeko edozein aukera ezabatzen du.
Albo-ondorioak ager daitezke?
Akupunturak ia ez du albo-ondoriorik. Oso gutxitan ager daiteke hematoma txiki bat orratza txertatu zen puntuan, edo muskulu-urdura eta inurridura sentsazioa inguru horretan, baina berehala desagertzen da.
Eta nola sentituko naiz saioaren ondoren?
Akupuntura saio baten ondorenlasai sentituko zara eta ongizate sentsazioa izango duzu. Batzuetan logura eta lo-kuluxka txikiak egiteko gogoa ager daitezke.